Proiektuaren deskribapena

Proiektuaren deskribapena:

Azken urteotan, garbi erakutsi dute krisi ekonomikoak eta sozialak nolako paradigma aldaketa egon den erakundeek negozioak egiteko daukaten moduan. Nabarmen ikusi da enpresek aldaketa sakona behar dutela lehiakortasunera iristeko, balioa sortuz, gero eta ziurgabetasun handiagoa duen egungo merkatu globalizatuan. Hauek dira balioa sortzen duten enpresak: antolakuntza ereduaren erdian pertsonak jarri dituztenak, haien konpromisoa lortzen eta enpresaren proiektuarekin bat egin dezaten saiatzen direnak. Parte hartzea pertsona erdigunean jartzen duen tresna bat da, pertsonak baitira lehiakortasun iturri agortezin bakarrak, enpresei balioa sortzeko prozesua irtenbide berritzaileak aurkitzeko gaitasun amaigabea dutenak.

Gipuzkoak dituen erronka sozioekonomikoei erantzun nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere 2015-2019 Plan Estrategikoan Gipuzkoako herrialdearen etorkizuneko ikuspegia proposatu zuen. Honela laburbil daiteke: 

Gipuzkoa, lurralde lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea, aberastasunaren sorkuntza iraunkorra, pertsonen ongizatea, hiritarren arteko bizikidetza eta genero- eta hizkuntza-berdintasuna bermatzen dituena, horrenbestez, Europan desberdintasun sozialetan dispertsiorik txikiena duen lurraldea ere izanik”.

Etorkizun-ikuspegi horretan oinarrituta, Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimena abiarazi zuen, esperientzia pilotu esanguratsuen bidez Gipuzkoaren garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko helburuarekin, besteak beste. Testuinguru honetan zenbait lan-arlo proposatu ziren, hauen artean pertsonen parte hartzea enpresan izanik.

Ekimen hau abiapuntu izanik, Mondragon Unibertsitateak Parte-hartzearen Behatokia garatu du eta honen helburua da alderatzea Gipuzkoan parte hartzeak duen egoera kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan Europarekiko. Guzti honen xedea da laguntzea Gipuzkoako lurraldea izan dadin erreferentziazko lurraldeetako bat pertsona langileen parte-hartzeari dagokionean.