Aztertutako sektoreak

Azterturiko sektoreak

2019-ko martxorarte jasotako lagina

Sei sektore estrategikotan jaso da lagina: automobilgintza, non ACICAEko43 bazkide diren 66 enpresatako 430 lagunek eman baitute informazioa; makinaerremintaren sektorea, non AFMko44 bazkide diren 61 enpresatako 331 lagunek hartu baitute parte; zerbitzu aurreratuen sektorea, non 58 enpresatako 298 lagunek eman baitute informazioa; informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea, non GAIAko45 kide diren 50 enpresatako 211 lagunek hartu baitute parte; osagaien sektorea, non 43 enpresatako 233 lagunek eman baitute informazioa, eta, azkenik, sormen eta kultura alorreko industrien sektorea, non 55 enpresatako 238 lagunek hartu baitute parte.

Guztira, 333 enpresatako 1.741 lagunek hartu dute parte laginketan

2. irudian Gipuzkoako eskualdekako laginketa dago. Mapan ikusten denez, Donostialdea, Debabarrena, Debagoiena eta Beterri-Buruntza eskualdeetakoak dira azterketa honetan esku hartu duten enpresa gehienak.

Jasotako laginaren %72 osatzen dute aipatutako lau eskualdeek.

Etengabe eguneraturiko lagina

Proiektua oraindik garatzen ari da eta eguneraturiko datuak kontsultatzeko parametro ezberdinekin elkarreragiteko aukera ematen duen taula dinamiko hau eskaintzen dugu.

 
 

 

Taula dinamikoen interpretazioari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, partadeitza@mondragon.edu -rekin kontaktuan jarri.