Helburuak
Pertsonen parte-hartzea sustatzea (kudeaketan, jabetzan eta emaitzetan) Gipuzkoako enpresen artean.
- Erronka: Gipuzkoako Parte-hartzearen inguruko Behatokia garatu. 2018an erronka hau honako helburuetan oinarritzen da:
- Helburua: Parte-hartzeak Gipuzkoan duen egoera ezagutzea, Europako beste herrialde batzuekin alderatuta.
- Helburua: Behatokia “elikatzeko” Gipuzkoako enpresetatik datuak biltzeko metodologia eta galdetegia doitu eta balioztatu.
- Erronka: Ezagutza berria sortzea politika publikoak lantzeko.
- Helburua: Bildutako datuak aztertu erabilera praktikoko ezagutza sorrarazteko.
- Helburua: Eredu kooperatiboaren jasangarritasunak ageri dituen megajoeren eraginen inguruko azterketa prospektiboa garatzen.
- Erronka: Ezagutza eta garapenak gizartera zabaldu. 2018an zehar zabalkunde horrekin lotutako helburu hauetan egin da lan:
- Helburua: Enpresekin izandako esku-hartzeen kasuak garatu.
- Helburua: Gizartearekiko parte-hartzeren hedapena eta aplikazioa erraztuko duten txosten didaktikoak sortu.