Metodologia
Datuak jasotzeko erabili den prozedura
AZTIKERek lagundu du laginak jasotzen. Metodologia hau erabili da:
- Aztertu beharreko sektoreak hautatu ziren (automobilgintza, makinaerreminta, osagai industrialak, zerbitzu aurreratuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak —IKTak— eta sormenaren eta kulturaren alorreko industria –SKI–), eta sektore bakoitzeko enpresak hautatuak izan ziren.
- Mondragon Unibertsitateak agiri ofizial bat plazaratu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, proiektua aurkezteko eta enpresei parte hartzera dei egiteko.
- AZTIKERek enpresa bakoitzeko harremanetarako pertsonari deitu zion, proiektuan parte hartu behar zuten edo ez jakiteko.
- Enpresak baietz erantzuten bazuen, inkestak betetzeko data eta ordua jartzen zitzaion. Ausaz hautatu ziren inkestei erantzun behar zieten pertsonak, erantzunetan alborapenik egon ez zedin.
- Enpresak ez bazuen onartzen parte hartzea, AZTIKERek bere teknikari propioak bidaltzen zituen enpresatik kanpo datuak biltzera.
Sektore guztietan aztertutako 333 enpresetatik, %50 inguru beren borondatez jardun ziren azterketan, hau da, aldez aurretik hitzordua jarrita. Gainerako enpresetan, berriz, zuzendaritzek ez zuten baimenik eman enpresa barruan daturik biltzeko, eta lantokitik kanpo (inguruetan) hitz egin behar izan zen langileekin. Hirugarren irudian daude sektore bakoitzaren portzentajeak.
Laginketako enpresen egitura juridikoari dagokionez, %51 sozietate mugatuak ziren; %34, sozietate anonimoak; %10, kooperatibak; eta, azkenik, %5 baino gutxiago ziren lan sozietateak (anonimoak eta mugatuak), interes ekonomikoko taldeak eta elkarteak.
Galdetegia deskargatu